Etxea Iragarki-taula Internet familian

Internet familian

Eusko Jaurlaritzak familiei zuzendutako laguntza-gida batzuk jarri ditu abian, helduek adingabeei Interneten erabilera egokiari buruzko orientazioa eman diezaieten

Teknologiek gero eta presentzia handiagoa dute gure gizarteko esparru guztietan.

Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzak familiei baliabideak ematea proposatu du beren ardurapean dituzten haur eta nerabeei laguntza eta orientazioa eman diezaieten Internet zer den eta horrek zein arrisku dakartzan jakin dezaten. Horretarako, Interneten, aplikazioen eta sare sozialen erabilera egokirako laguntza eta orientazio gida batzuk prestatu ditu, gurasoei eta beste pertsona heldu batzuei zuzenduta. Gidek izenburu hau dute: “Internet familian: erabilera seguru baterako jarraibideak”

Gida horiek adingabearen garapen-etapen arabera antolatuta daude: 0-3 urte, 4-6 urte, 7-9 urte, 10-12 urte, 13-15 urte, eta 16-18 urte. Horietako bakoitzean modu labur eta generikoan azaltzen da nolakoak diren adin tarte horretako adingabeak, nola erlazionatzen diren Internetekin, zer arrisku sor daitezkeen eta zer egin dezaketen erreferentziazko pertsona helduek haiei laguntzeko.

Bilduma sailaren web-orriaren bidez deskargatu daiteke eta esteka honi jarraituz aurki dezakezue.

https://www.euskadi.eus/internet-familian-erabilera-segururako-jarraibideak- gurasoentzat-eta-beste-pertsona-heldu-batzuentzat/web01-a2famil/eu/

Beharrezkotzat jotzen dugu elkarrekin lan egitea prebentzioa lantzeko eta adingabeei beharrezko aholkuak transmititzeko, beren segurtasuna berma dezaten eta Internetekin duten harremana bide seguruagoa bihur dezaten.

Aldez aurretik zuen inplikazioa zeregin honetan eskertzen dizuegu.