Etxea Ikastetxea Ikastetxeko dokumentuak BIZIKIDETZA PLANA

Bizikidetza plana

Ikastetxean BIZIKIDETZA PLANA sortu dugu. Idatzi honek ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendua zehazten ditu eta argi uzten du planaren oinarrizko ideia elkarrekin bizitzen ikastea dela; hauxe baita gure hezkuntza proiektuaren helburu nagusia. Hori dela eta , funtzionamendu arauak zehazteaz gain, plan honen  helburua elkar bizitza egokia sustatzen duten jokabideak eragitea da. Gainera, plan honen bidez, guztion ahaleginari esker ,elkarrenganako errespetua eta adostutako arauak tresnatzat hartuz, gure ikasleen ikaskuntza baloreetan oinarritutako heziketa integrala izatea lortu nahi dugu .

Bizikidetza planak ikuspegi baikorra du. Horrela, jarduera bakoitza elkarrekin hobeto bizitzeko jokabideak ikaste aldera egiten dugu. Elkarren arteko liskarrak konpontzeko beharrezkoak ikusten ditugu honakoak: parte- hartzea, adiskidetzea eta prebentzioa.

Ikastetxeko Barne Araudia maiatzaren 2009an onartu zen eta bertan ikastetxeko funtzionamendu arauak islatuta daude. Horretarako Eskubide eta Betebeharren 201/2008 dekretua hartu da oinarri. Arau horien artean honakoak aipatuko ditugu:

 

           • Hezkuntza komunitatearekiko errespetua da pertsonen arteko harremanetan nagusitzen den balorea.

           • Klaseetara etortzea eta puntualtasuna oinarrizko baldintzak dira. Honek errazten baitu ikastetxearen antolakuntza eta ikasleen errendimendua.

           • Hutsegiteak aurreikusi badaitezke, tutoreari egiaztagiria ekarri behar zaio, familiek edo legezko tutoreek sinatuta.

           • Egiaztagiririk gabeko hutsegiteak eta puntualtasun eza behin eta berriro gertatuz gero, Barne Araudian zehaztuta dauden ondorioak ekar ditzake.

           • Indarrean dagoen araudiaren arabera, erretzea eta drogak edo legez kanpoko substantziak kontsumitzea, ematea edo saltzea debekatuta dago.

           • Ikasleen segurtasuna bermatzeko, ibilgailuak (autoak, bizikletak eta motorrak) ezin dira sartu. Gainera, monopatinak debekatuta daude ikastetxeko eremuan.

           • Mugikorrak, argazki kamerak eta bestelako gailu elektronikoak ikastetxe barruan erabiltzea debekatuta dago.

           • Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan uniforme osoa jantzi behar dute. Gainontzeko mailetako ikasleek, jarduera bakoitzaren arabera, jantzi egokiak ekarri behar dituzte. Eskolako txandala beharrezkoa da Heziketa Fisikoan maila guztietan, Haur Hezkuntzan izan ezik.

           • Eskolako instalakuntzen zainketa, garbiketa eta mantentzea denon ardura da. Familiek euren haurrengan instalakuntzen erabilera egokia sustatu behar lukete.