Etxea Hezkuntza mailak HEZKUNTZA - PREMIA BEREZIAK

Hezkuntza - premia berezien gela

  

SARRERA

Gure hezkuntza proiektuak, aniztasuna denok aberasten gaituen pertsonen berezko ezaugarri bat bezala ulertzen du. Hori dela eta, era natural eta inklusiboan artatzen dugu aniztasun hori, jakinda ikasle bakoitzak izan ditzakeen hezkuntza beharrak mota desberdinetakoak izan daitezkeela eta epe baterakoak edo iraunkorrak.

Gure abiapuntua, ikasle bakoitzaren egoera pertsonala da, eta bertatik autonomía, ardurak, sormena eta garapen osoa sustatzea.

 

ESPEZIALISTA TALDEA

Ikaslegoaren beharrei erantzuteko ondorengo espezialistez osaturiko taldea dugu:

  • Orientazio Mintegiaren arduraduna.
  • Hezkuntza etapa guztietarako Orientatzailea.
  • Pedagoga Terapeutikoak.
  • Heziketa Laguntzarako Espezialistak diren teknikariak (kasuen arabera).
  • Logopedia Arreta zerbitzua.
  • Kanpo erakundeak: Berritzegunearekin koordinazioa, fisioterapeutak, ikus eta entzumenezko espezialistak…

HELBURUAK

  1. Ikaslearen garapen osoan lagundu, erlazio pertsonalak eta talde erlazioak erraztuz eta indartuz.
  2. Ikasketa zailtasunak behatu eta aurreikusi, zuzentzeko.
  3. Bakoitzaren beharrekin bat datorren hezkuntza erantzuna ematea, egokitzapen kurrikular edota metodologikoen bidez (antolakuntza neurriak, zabaltzeak eta indartzeak).
  4. Garapen kognitibo handia duten ikasleen formakuntza eskaerei erantzutea.
  5. Familiak eskolarekin eta gizartearekin dituen erlazio eta interakzioak erraztea.

 

“Gaztedia nortasunaren berdintasunean, pazientzian, gainditzeko ohituran eta besteekiko konpromezuan forma dezagun”.

 (Santa Mª Eugenia).