La Asunción Miracruz Ikastetxea 1882ko maiatzaren 2an sortu zen Espainian Kongregazioaren hirugarrena izan zen eta munduan 21.na. Ikastetxea 1882ko urriaren 6an inaguratu zen 6 ikaslerekin, Frantziarako bide errealaren ondoan kokatuta. 1883an Ama Fundatzailea Donostiara eraikuntza berrirako lekurik egokiena aukeratzea etorri zen, Mr. Sanson-en planoen gainean Echave arkitekto donostiarra eta Cortázar-ek eraiki zuten.Hasieran elite-barnetegia izan zen neskentzat. 1887an barnetegi handia antolatzen da ordaindu ahal zutenentzat eta doako eskola langile auzoko neskentzat. II. Errepublika-n eta gerra zibilean zehar, ikastetxea aldizka irekita egon zen, 1937ko ekainean berriro betirako zabaldu arte.
1958an Zentroak aldaketa handia eman zuen: Kongregazioak ordainketa-ikasleak eta doako eskolakoak Ikastetxe bakarrean bateratzea erabaki zuen. Urte horretan urrian Instituto-ko filial bihurtu eta, Batxilergo Teknikoa ematen hasi zen. Halaber , barnetegia kendu eta eskola antolatu zen. 1978an eta inguruko beharrei erantzunez 1997ra arte funtzionatu zuen Gau-Batxilergoa abiarazi zen. 1984-1985 ikasturtean mutilak Haur Hezkuntzako ikasgeletan sartu eta 1992-1993tan misto bihurtu zen BBBtan. 1991-1992 ikasturtean 3 urteko ikasgela abiarazten da. Hurrengo urtean B eredua H.Han ezartzen da. 2002-2003 ikasturtean 2 urteko ikasgela abiatu zen. 2007an ikastetxeak bere 125 urteurrena ospatu zuen. 2010-2011 ikasturtean urte 1eko ikasgela abiarazten da.
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.