Etxea Ikastetxea Ikastetxeko dokumentuak XEDEA, IKUSPEGIA, BALIOAK

Xedea, Ikuspegia eta Balioak

Xedea

Itunpeko Ikastetxe katolikoa gara, ingurunean giza-eginkizun argia duena eta guztiei zabalik dagoena.

Gure izateko arrazoia, kalitatezko irakaskuntza baten bidez modu integralean heztea da; gure ikasleak etorkizunerako gizon-emakumeak: pertsona arduratsuak, komunitate-jarrera erakutsi eta Ebanjelioko baloreen araberako gizartearen eraldaketan konpromisoa hartzen duten gizakiak izatera irits daitezen.

Honako hauek dira gure bereizgarriak; ikasle bakoitzari egokitutako jarraipena egitea eta familiekin etengabeko harreman gertua izatea, baterako heziketa-lana burutzeko.


Ikuspegia

Honelako ikastetxea izan nahi dugu:

- Ikastetxearen Proiektuan konpromisoa eta inplikazioa erakusten duen Hezkuntza Elkarte bat eratzen duena.

- Giza-kristau baloreetan oinarritutako hazkunde prozesu bat bermatuko duen aukera argi eta koherenteak erakusten dituena.

- Ospe handiko hezkuntza-tradizioa, metodologia pedagogiko berrien erabilera, bere lan serio eta berrikuntzarekin duen konpromisoa erakusten dituen ikastetxea izateagatik aintzatetsia.

- Beste ikastetxe eta erakundeekin etengabeko lankidetzan aritzen dena elkar-ikaskuntza sustatzeko.

Balioak

1.Talde-lana lehentasunezko kudeaketa era bezala.
2.Etengabeko formazioa.
3.Irizpide-batasuna eta Ikastetxearen Proektuarekin koherentzia.
4.Ekimen, kreatibitate eta berrikuntzaren sortzaile diren pertsonak, aktibo preziatu gisa.
5.Etengabeko hobekuntza, Ikastetxearen dinamizatzaile gisa, giza baliabideak, baliabide funtzional eta materialen etekinik handiena lortuz.
6.Baliabide teknologiko eta hezkuntza metodologia berrien eransketa.