Bioservice enpresak antolaturik hutsik dauden inprimagailuetako tintakartutxoak eta iadanik erabiltzen ez diren telefono mugikorrak erreziklatzeko bilketaprograman zuen ikastetxea sartu egin dela jakinerazi nahi dizuegu. Aurkezten dizuegun programa honen bidez ikasleak hondakin hauen kudeaketa egoki baten beharraz jabetuko dira eta, aldi berean, hondakinok isurtegietan amai ez daitezela lortuko da. Programa honen helburuak hutsik dauden kartutxoak eta telefono mugikorrak ahal den neurrian berrerabiliak edo, bestela ere, erreziklatuak izan daitezen datza. Ez da ahaztu behar, behin isurtegi batera ailegatzean, hondakin hauek gordetzen dituzten toxikotasun handiko lehengaiek lurrean kutsadura larria sor dezaketenik. Bioservice hondakin hauek isurtegietara bidaltzen ez dituen Euskal Herriko eta Espaina Estatuko lehenengo enpresa da; Belgikan kokaturiko fabrika batean prozesatzen bait ditu. Gainera programa honetan parte hartzeagatik Bioservice enpresak ikastetxeari, bertan jasotako kartutxo eta mugikorren balioaren arabera, diru kopuru bat eskainiko dio. Zuek ere, gurasook, programa honetan parte hartzerik baduzue. Zelan? Etxean, lagunenean, lantokian,... pilaturik dituzuen tinta-kartutxoak eta bazterturik dituzuen telefono mugikorrak ikastetxera ekarriz. Bioservice enpresa aldiro ikastetxetik hondakinon bila pasatuko da eta, behin gure biltegian daudela, hauek berrerabiltzeko moduan ote dauden edo erreziklatzera bidaltzekoak ote diren sailkapen prozesu baten bidez erabakiko dugu.
Bioservice enpresak antolaturik hutsik dauden inprimagailuetako tintakartutxoak eta iadanik erabiltzen ez diren telefono mugikorrak erreziklatzeko bilketaprograman zuen ikastetxea sartu egin dela jakinerazi nahi dizuegu. Aurkezten dizuegun programa honen bidez ikasleak hondakin hauen kudeaketa egoki baten beharraz jabetuko dira eta, aldi berean, hondakinok isurtegietan amai ez daitezela lortuko da.
Programa honen helburuak hutsik dauden kartutxoak eta telefono mugikorrak ahal den neurrian berrerabiliak edo, bestela ere, erreziklatuak izan daitezen datza. Ez da ahaztu behar, behin isurtegi batera ailegatzean, hondakin hauek gordetzen dituzten toxikotasun handiko lehengaiek lurrean kutsadura larria sor dezaketenik.
Bioservice hondakin hauek isurtegietara bidaltzen ez dituen Euskal Herriko eta Espaina Estatuko lehenengo enpresa da; Belgikan kokaturiko fabrika batean prozesatzen bait ditu. Gainera programa honetan parte hartzeagatik Bioservice enpresak ikastetxeari, bertan jasotako kartutxo eta mugikorren balioaren arabera, diru kopuru bat eskainiko dio.
Zuek ere, gurasook, programa honetan parte hartzerik baduzue. Zelan? Etxean, lagunenean, lantokian,... pilaturik dituzuen tinta-kartutxoak eta bazterturik dituzuen telefono mugikorrak ikastetxera ekarriz. Bioservice enpresa aldiro ikastetxetik hondakinon bila pasatuko da eta, behin gure biltegian daudela, hauek berrerabiltzeko moduan ote dauden edo erreziklatzera bidaltzekoak ote diren sailkapen prozesu baten bidez erabakiko dugu.
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.