Etxea Iragarki-taula HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO 2.023 / 2.024 IKASTURTE HASIERA

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO 2.023 / 2.024 IKASTURTE HASIERA

Irailaren 8tik 17ra, goizez 9.00etatik 12.30etara. 

Irailaren 18tik aurrera, goiz eta arratsaldez.  

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA

Goizez: 9.00etatik – 12.30 etara. / Arratsaldez: 14.30etatik 16.30etara. 

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO HAURTZAINDEGIKO ORDUTEGIA 

Goizez: 7.45 etatik 9.00 etara 

UNIFORMEA ETA TXANDALA: DEPORTES APALATEGUI  

- Haur eta Lehen Hezkuntzan uniformea derrigorrezkoa da. 

- Ikastetxeko Txandala oso-osorik eta kamiseta, kirola egiteko derrigorrezkoak izango dira. 

- Mantala LHko 2. Maila arte derrigorrezkoa izango da.  

Ikaslearen izenarekin markatu arropa guztiak mesedez, ez galtzeko.  

LIBURUAK ETA LIZENTZIAK (LH 5. ETA 6. MAILAK) 

- Liburuen zerrendak WEB orrialdean begira daitezke eta “Tienda online del cole tus libros de texto”  Ikonotik ere on-line bidezko erosketa egin dezakezue. 

- Haur Hezkuntzako ikasleak, EZ DITUZTE LIBURUAK, LEHEN EGUNEAN EKARRI BEHAR. 

- Liburuak, ikastetxean egiaztatu arte, MARKATU ETA FORRATU GABE UZTEA GOMENDATZEN DUGU.

- Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek AGENDA bat behar dute ikasturtean zehar. L.H. 1 eta 2.  

mailan, eskolan eskuratuko dute.. L.H. 3., 4., 5. eta 6.mailako ikasleek “Bide Hezkuntzak” emandako  agenda jasoko dituzte. 

JANGELA ZERBITZUA 

Irailak 8 an hasiko da. Izena emateko ikastetxeko web orrialdetik galdetegia bete beharko duzue irailak 1a  baino lehen.  

ANTOLAKUNTZA HOBEA IZATEKO KONTUTAN IZAN BEHAR DIREN ARAUAK

Sarbideei buruzko informazioa helaraziko dizuegu.  

Zuen seme-alaben segurtasuna bermatzeko ezin izango dira IKASTETXEKO EREMUAN KOTXEAK SARTU (arazo fisikoak dituztenak izan ezik, barne arauak adierazten duen bezala). 

Zuen seme-alaben autonomiaren mesedetan, eskertuko genizueke gelaraino ez laguntzea. 

Alde batetik errespetua adierazteko eta bestetik gelako erritmo lana ez mozteko, GARAIZ ETORTZEA  ESKATZEN DUGU

OHARRAK: Uztailaren 20etik Abuztuaren 29 arte Idazkaritza itxita egongo da, Administrazio langileak  oporretan daude eta.