Etxea Iragarki-taula Batxilergoko azterketen zirkularra

Batxilergoko azterketen zirkularra

Dakizuen bezala, batxilergoko azterketak azaroaren 5, 6, 9, eta 10ean izango dira.  Daukagun egoera dela eta, ikasleak bakarrik azterketa egitera etorriko dira eta ez  ikasordura, pasa den urteetan egiten zen moduan. 

Azterketen ordutegia 9.30etatik 11.00arte eta 11.30etatik 13.00arte izango da. Egunero  egiten den bezala, tenperatura hartuko zaie sartu baino 15 minutu lehenago. Arren  eskatzen diegu, puntualtasuna lehen hezkuntzako ikasleekin ez elkartzeko. 

Ikasle konfinatuak izatekotan, ez zaie frogarik online egingo eta froga hauek  errekuperazio garaian egingo dituzte deialdia mantenduz. 

Besterik gabe, etapa honetan animo handiak bidaltzen dizkizuegu zuei eta zuen seme alabei.