Etxea Iragarki-taula Denboraren elkarrizketak izeneko proiektuaren aurkezpena

Denboraren elkarrizketak izeneko proiektuaren aurkezpena

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleok jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, maiatzaren 30ean, Denboraren elkarrizketak izeneko proiektua gauzatuko dugula.

Hori esanda, egun horretan, 16:00etatik 17:00etara, ikastetxean azken emaitza gisa aurkeztuko duten azoka historikora joateko gonbita egin nahi genizuen. Azoka txiki honetan, lanen erakusketez gain, egin dituzten eskulanak ere aurkituko dituzue. Azoka txikian bildutako diruarekin, Caritasek dituen otorduetarako bonuen programan parte hartuko da, eta horrela, behartsuenei lagunduko zaie.