Etxea Iragarki-taula Patata tortilla eta bizkotxo lehiaketa

Patata tortilla eta bizkotxo lehiaketa

2. Batxilergoko ikasleok Santa Madre Maria Eugenia festaren, (Martxoak 15), arduradunak gara, eta mezu honen bidez patata tortilla eta bizkotxo lehiaketa aurrera eramateko, zuen laguntza ezinbestekoa zaigula adierazi nahi dizuegu.

Beraz, tortilla patata eta bizkotxo lehiaketan parte hartu nahi duzuen guztioi, egun horretan bertan goizeko 9.00etatik 9:10era zuen tortilla eta/edo bizkotxoa jangela zaharrera eramatea eskatuko genizueke.

Honelakorik ekarriz gero, egun horretan bertan tortilla pintxoa edo tonborarako boleto bat doan izango duzue.

Biak ekarriz gero, bi aukera doan.

Mila esker zuen laguntzagatik