ASPANOGI elkartetik gurekin harremanetan jarri dira, Iraila haur minbiziaren elkartasun hilabetea dela gogoraraziz
Mundu mailako kanpaina itxaropena piztu! CHILDHOOD CANCER INTERNATIONAL erakundeak sortua eta NIÑOS CON CANCER Espainiako Federakundeak bultzatutakoa da. ASPANOGI bertako kide izanik kanpainarekin bat egingo du eta aurtengo erronka “ez oharkabean pasa” izango da., non haur minbizia pasa duten neska eta mutilen luzerako ondorioen jarraipena egitea eskatzen den, izan ditzaketen ondorio horiek detektatu eta tratatu ditzaten. Lelo hau, gainera, batera dator aurten ikastetxean biziko dugunarekin: “BIZITZA GEHIAGO ZURE ESKUETAN”
Irailaren 24a izango da egun garrantzitsuena eta gure gizartean merezi duen oihartzuna izatea nahiko genuke. Egun honetarako ikastetxeoi eskatu zaigun gonbitea honako hau da: ikastetxea urre kolorez jaztea. Ekimen polita iruditzen zaigu haur minbiziaren elkartasuna adieraztea,.
Horregatik, arren eskatzen dizuegu, zuen seme-alaba bakoitzak urre koloreko zinta zati bat ekartzea datorren astelehenean, irailak 20. Horrela, denon artean ikastetxeko hainbat hesi eta leku apainduko ditugu. MILA ESKER EKIMEN HONEKIN BAT EGITEN LAGUNTZEAGATIK!
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.