Hasiera Iragarki-taula Gosearen aurkako astea

Gosearen aurkako astea

“Manos Unidas”-ek antolatutako kanpaina hurbil dugula eta, aurreko urteetan bezala ikastetxean Gosearen Aurkako astea ospatuko dugu, bere proiektuan parte hartuz.

Dakigunez betidanik indarrez ekiten diogu kanpaina honi gure Sortzailearen desio den bezala, mundu baketsu eta duin bat amesten baitugu. La Asuncioneko balorerik garrantzitsuenetariko bat SOLIDARITATEA den aldetik, gure aukeren heinean parte hartu beharko genukeela deritzogu. Hau dela eta, Otsailaren 10,11,12,13 eta 14 egunetan zehar, jolas-garaian, “hamaiketako solidarioak” burutuko ditugu eta horretarako zuen laguntza ezinbestekoa da.

Horretaz gain gogorarazten dizuegu, diru laguntza eskaini dezakezuela gutun-azal batetan sartuta. Laguntza proiektu honetara bideratua izango da: Trou giloten egoera sozio –ekonomikoa hobetzea HAITÍ AMERIKAN

Eskertuko genizueke zuen parte-hartzea, ondoko elikagaiak guri helaraziz:

Haur Hezkuntza: Edateko jogurtak eta banakako zukuak.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak: Bizkotxoak eta nocilla.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak: Pamplona txorizoa eta bizkotxoa.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak: Pamplona txorizoa, freskagarri latak eta molde ogia.
DBH-ko 1. eta 2. mailak: molde ogia, saltxitxoia eta freskagarri latak.
DBH-ko 3. eta 4. mailak: Nocilla, freskagarri latak eta Pamplona txorizoa.
Batxilergoa: bizkotxoa eta freskagarri latak.


Zuen ekarpenak, ostiralean, otsailak 7an bidaltzea komenigarri izango litzateke. Goizeko 8 eta 9etan jangelan jasoko ditugu.

Ikasleek jolas-garaian erosiko dituzte hamaiketakoak 50 xentimo eta euro baten truke, nahi dituzten gauzen arabera.

OHARRA: eskertuko genizueke ere aktiboki parte hartzea ogitartekoak prestatu eta saltzeko momentuan. Norbaitek etorri nahi badu ikastetxera ager dadila goizeko 10,00etan. Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dizuegu.

0
0
0
s2smodern