Etxea Iragarki-taula “Manos Unidas”-ek antolatutako kanpaina

“Manos Unidas”-ek antolatutako kanpaina

“Manos Unidas”-ek antolatutako kanpaina hurbil dugula eta, aurreko urteetan bezala ikastetxean Gosearen Aurkako astea ospatuko dugu, bere proiektuan parte hartuz.

Dakigunez betidanik indarrez ekiten diogu kanpaina honi gure Sortzailearen desio den bezala, mundu baketsu eta duin bat amesten baitugu. La Asuncioneko balorerik garrantzitsuenetariko bat  elkartasuna den aldetik, gure aukeren heinean parte hartu beharko genukeela deritzogu.

Hau dela eta, Otsailaren 18,19,20,21 eta 22 egunetan zehar, jolas-garaian, “hamaiketako solidarioak” burutuko ditugu eta horretarako zuen laguntza ezinbestekoa da.

Eskertuko genizueke zuen parte-hartzea, ondorengo elikagaiak guri helaraziz:

  • DBH-ko 1. eta 2. mailak: molde ogia – York urdaiazpikoa – freskagarri latak.
  • DBH-ko 3. eta 4. mailak: Nocilla – freskagarri latak – Pamplona txorizoa.
  • Batxilergoa: etxean egindako bizkotxoa– freskagarri latak.

Zuen ekarpenak, astelehenean, otsailak  15ean bidaltzea komenigarri izango litzateke. Goizeko 8 eta 9etan jangelan jasoko ditugu.

Ikasleek jolas-garaian erosiko dituzte hamaiketakoak 50 xentimo eta euro baten truke, nahi dituzten gauzen arabera.