Hurrengo OSTEGUNEAN, abenduak 20, Ikastetxeak SANTO TOMASEKO FERIA ospatuko du. Hezkuntza komunitate zareten guztioi, egun hau gurekin ospatzeko gonbita egin nahi dizuegu. Halaber, egun horretan, abenduak 20, ikasle, irakasle eta familiak baserritarrez jantzita etortzea gustatuko litzaiguke.
Ekintzak goizeko 11etan ohiko txistorradarekin hasiko dira. Azokan ikasleek ekarritako produktuak salgai izango ditugu, eta aurten eskuratutako dirua la Asuncion Kongregazioak Guatemalan daukan Hezkuntza Etxe Maiaren alde izango da. Bertako leloa zera da: “Emakume, altxa zaitez¡. Beraien helburua emakume Maiak heztea da, beraien gizartean bazterturik daudelako. Hiru ikuspuntutatik baztertuak, gainera: emakume izateagatik, maia izateagatik eta pobreak izateagatik. Jasotako dirua emakume hauen hezkuntza eta mantenua ordaintzeko bideratuko dugu.
Zirkularra
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.