Etxea Iragarki-taula DANBODARRAKO DEIALDIA

DANBODARRAKO DEIALDIA

Danborradan parte hartzeko PREMIAZKO DEIALDIA egin nahi dugu.

Aurten 64 haur/gaztek soilik eman dute izena eta aurreko urtean berriz, 104 izan ziren parte hartzaileak. Ikasle guztiok gonbidatzen zaituztegu izena eman eta parte hartzera.

Dakizuenez ikasturte honetan urketari 6 jantzi erantsiko dira, batez ere DBH eta Batxilergoko ikasleengan pentsaturik; eta zoritxarrez, maila hauetatik, bakarrik ikasle batek eman du izena.

Horregatik geure deialdia, batez ere maila hauetako ikasleei dago zuzenduta. Neskak eta mutilak animatzea gustatuko litzaiguke, sukaldari jantzi asko dagoelako eta erabili gabe geratuko dira.

Pena bat da geure Ikastetxea ordezkatzen duen konpainia hain eskasa geratzea eta maila hauetako ordezkaririk ez izatea.

Ikasleak eskola nahiz eskolaz kanpoko jardueretan oso lanpetuta ibiltzea ulertzen dugu, horregatik eta DBH eta Batxilergoko ikasleen parte hartzea errazteko, danborradan parte hartzeko aukera izango dute ondoko entsegu saioetara etortzen badira: azaroak 19, astelehena (lehen entsegua) eta urtarrilak 15 eta 17 (azken 2 entseguak), danborradan beteranoak direlako eta martxak badakizkitelako.

Lehen Hezkuntzako ikasleak ere animatu nahi zaituztegu oraindik plaza ugarti osatu gabe geratzen baitira. Maila honetako ikasleek entseguen %50era joateko betebeharra dute eta ondoko egunak izango dira: azaroak 19, astelehena (lehen entsegua) eta urtarrilak 15 eta 17 (azken bi entseguak).

Datorren astelehenean hasiko dira entseguak, 17:15etan , Ikastetxeko jangelan. Egun honetan bertan, postuen zozketa egingo da gurasoentzat Hitzaldi Aretoan.

Arren apunta zaitezte, zuek izena ematea oso beharrezkoa baitugu.

Zalantzaren bat baduzue IGErekin harremanetan jarri eta irtenbidea ematen saiatuko gara.