Ikasturte honetan aste kulturala ospatzen hasi gara eta aurten hizkuntzei buruzkoa izango dela erabaki dugu. Aste honek harreman estua du orain arte ikastetxean ospatutako English Day eta Liburuaren Egunarekin. Irakasten ditugun lau hizkuntzez gain (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), gogoan hartu nahi ditugu gure ikasle eta irakasleek ezagutzen dituzten beste hizkuntza batzuk ere: errusiera, italiera, errumaniera, alemaniera, txinera, armeniera...
Aste honetan zehar, hainbat modutara, hizkuntzei buruzko ezagutza sakontzeko asmoa dugu. Horrez gain, ikasgelan ohikoak ditugun euskara eta gaztelaniaz gain, beste hizkuntza batzuk erabiliz komunikatzeko uneak bilatuko ditugu. Talde batzuek besteei egindako jarduerak ere egongo dira, besteak beste, lehiaketak, ipuin kontalariak, karaokea, antzerkia... Horien guztien helburua da une atseginak igarotzea hizkuntza desberdinez gozatuz.
Espero dugu ekintza hauetan gogotsu parte hartuko duzuela eta ederki pasatuko duzuela!
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.