Etxea Iragarki-taula Gabonetako Kanpaina

Gabonetako Kanpaina

Eguberria dator, eta benetan maite dugun  jendearekin egoteko aukerarik  onena dugu.

Garai honetan jasotzen ditugun mezuek, erostera, opariak egitera, eta gozatzera, gonbidatzen gaituzte, baina, konturatzen al gara gure ondoan bizi diren zenbait pertsonak ez dutela nahikoa duintasunez bizitzeko?. Beraz, Zein izango da gure jarrera edo erantzuna honako hau ikusi ondoren?

Urtero bezala, behar dutenen alde  Elkartasun Ekintza bat proposatzen dizuegu, beraz, aurten ere, kanpaina antolatu dugu.

Jasotako laguntza: Aterpe-ri (Karitasen gizarte jangela), Hotzaldi (Kalean bizi direnentzako egoitza). Denon artean, Eguberri errukior eta horrenbestez kristau kutsua duena lortuko dugu.

 

BILKETA

Astelehena abenduak 11:   Txokolatea eta gailetak, kakao eta disolbagarri kafea

Asteartea abenduak 12:      Pasta eta hortzetako eskuila, xanpua eta gela

Asteazkena abenduak 13:    Latak, olioa eta gatza

Osteguna abenduak 14:        Pasta, arroza, lekaleak eta esnea.

Ostirala   abenduak 15:        Gabonetako gozokiak eta azukrea.

                               Mila esker zuen esku zabaltasunagatik