Etxea Iragarki-taula MERKATU HISTORIKOA

MERKATU HISTORIKOA

Gu, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleok, poz handiz gonbidatu nahi zaituztegu datorren martxoaren 26an, osteguna, egingo dugun ekitaldira: “Merkadillo historikoa”. Azken asteetan historian zehar egindako lanketaren ondorioz, eskulan desberdinak sortu ditugu, eta egun horretan “salgai” jarriko ditugu.

Gainera, etapa bakoitzeko dastatzeko jaki tradizional txiki bat ere aurkituko duzue. Proiektu hau DBH 4. mailako ikasleen laguntzarekin burutu dugu. Ekitaldia 16:00etatik 17:00etara izango da, La Asuncion ikastetxean.

Ekimen honen helburua solidarioa da: bertan biltzen den diru guztia Caritaseri emango diogu, ondoren janari kupoietan banatu dezaten behar gehien duten familien artean.

Animatu eta etorri gure lanak ikustera eta parte hartzera! Zuen bisita oso garrantzitsua izango da guretzat.

Eskerrik asko eta bertan ikusiko dugu elkar!