Gosearen aurkako Manos Unidaseko Kanpaina hasten da, eta aurten berriz ekingo diogu gure Hamaiketako Solidarioei erakunde honekin lankidetzan aritzeko.
Hamaiketako solidario en La Asunción | El Diario Vasco
Aurten babestuko dugun proiektua Kongoko Errepublika Demokratikoan, Impanga-Mwilambongo landa-eremuan kokatzen da. Helburua da haurrei lehen hezkuntzarako sarbide duina eta segurua eskaintzea, Santa Teresa eskolan bost gela berri eta komun-bloke bat eraikiz. Gaur egun, 700 ikasle baino gehiago ari dira baldintza oso zailetan ikasten, eta proiektu honi esker, haurrek ingurune garbiago eta egokiago batean ikasteko aukera izango dute.
Ekimen honek hezkuntza hobetzeaz gain, komunitate osoaren etorkizunerako garapen-aukerak sustatzen ditu, duintasunetik eta justiziatik abiatuta. Guretzat, La Asunción ikastetxea izanik, baliabide gutxiago dutenekiko elkartasuna sustatzea oso garrantzitsua da. Kanpaina hau aukera paregabea da horri buruz hausnartzeko eta mundu bidezkoago batekin konpromezu hartzeko.
Otsailaren 9, 10, 11, 12 eta 13an, jolas-orduan, HAMAIKETAKO SOLIDARIOAK egingo ditugu.
Zuen laguntza bi modutara eskatzen dugu: elikagaien ekarpena ikasmailaka banatuta (ikus zerrenda behean) eta/edo diru-ekarpena MANOS UNIDAS izenarekin gutun-azal itxi batean bidaliz.
Ikasmailaka ekarri beharreko produktuak, otsailaren 2tik aurrera:
Ikasleek 0,5/1/2 euro ordainduta hamaiketakoa eros ditzakete jolas-orduan, hautatutako produktuen arabera.
Familien, irakasleen, ikastetxeko langileen eta DBHko/Batxilergoko ikasleen laguntza eskertzen dugu bokatak prestatzeko eta saltzeko, aste horretan 10etatik 11:30ak arte.
Laguntzeko prest egonez gero, idatzi helbide honetara: [email protected]
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.