Joan den ostegunean, urriaren 16an, DBH 4. mailako ikasleak lehen mailako zientzialariekin izan ziren solasaldian, tartean bi Nobel saridun. Parte hartu zuten, besteak beste, Yamuna Krishnan (The University of Chicago) bio-kimikariak, DNA nanoteknologia eta zelula-biologiaren arteko elkargunean aitzindaria dena; Jean-Marie Lehn (Université de Strasbourg) Kimikako Nobel saridunak, kimika supramolekularraren aita denak; eta Jack W. Szostak (The University of Chicago) Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saridunak, telomeroek eta telomerasa entzima-k DNA nola babesten duten aurkitzeagatik aitortua.
Topaketaren helburu nagusia zientziarako eta ikerketarako interesa sustatzea izan zen, eta solasaldia ikasleek egindako galderei erantzutean oinarritu zen, bai arlo zientifikoan —batez ere kimikoan eta biologikoan—, bai beren esperientzia pertsonalei lotutakoetan ere.
Esperientzia ederra!!
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.