Etxea Berriak Ikasle Ohien Topaketa

Ikasle Ohien Topaketa

Martxoaren 18an, emozioz, oroitzapenez eta berrelkartzez beteriko gaua bizi izan genuen gure Ikasle Ohien Topaketan. Nostalgiaz eta alaitasunez beteriko ekitaldia izan zen, non elkarrizketa, irribarre eta besarkada bakoitzak, gure hezkuntza etapan sortutako loturak, inoiz baino biziago jarraitzen dutela gogorarazi zigun.

Eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa zoragarri hau posible egin zuten guztiei, une bereziak bizitzeko aukera galdu nahi izan ez zutenei, eta bilera arrakastatsua izan zedin lagundu zuten guztiei: ESKERRIK ASKO!

Zorraragarria izan da pasadizoak partekatzea, bakoitza nola hazi den ikustea eta gutako bakoitzarentzat bizitzak idatzi dituen istorioak ezagutzea. Izan ere, denboraz eta distantziaz harago, familia handia izaten jarraitzen dugu.

Espero dugu hau ez izatea azken topaketa, beste askoren hasiera baizik.