Pasa den asteazkenean, apirilaren 2an, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek 2025eko Jardunaldi Gastrokulturala ospatu zuten euren familia eta ikaskideekin batera. Zientzia, artea, kultura eta mundu digitala elkartzen dituen proiektu honetan lan egin dute urtarriletik eta denbora eta ilusio handia eskaini diote.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen Haka Maoriarekin hasi zen jardunaldia eta ondoren, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egindako lanak aurkeztu zituzten, Ikastetxeko Klaustroan. 5. mailakoek planetak eta greziar eta erromatar mitologia, eta 6. mailakoek herrialde ezberdinak eta euren mitologia.
Erakusketan, pintxo mota asko dastatzeko aukera izan genuen, “Pintxo mitologikoak”, guztiak landutako gaiarekin lotutakoak. Honetaz gain, postu bakoitzean jarri zituzten QR-ei esker, klasean landutakoa ikusteko aukera izan genuen. Bertara sartzean, egindako portfolioetan barneratu eta postu bakoitzari buruzko informazio guztia ikusi ahal izan genuen. LAN EDERRAK! !
Eskerrik asko guztioi hain arratsalde atsegina pasarazteagatik!!!
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.