Etxea Berriak Pakearen eguna 2017

Pakearen eguna 2017

Gaur pakearen aldeko eguna ospatu dugu eta inoiz baino biziago pertsonen arteko elkar ulertzea eta bakea aldarrikatu nahi izan ditugu.

Ekitalde honetan erabili dugun ikurra Picassoren Guernica koadroa izan da. Berez koadroa zuri-beltza da tristezia, samina eta heriotza nabarmentzen dituelako.

Gaur kolorearen bidez zera adierazi nahi izan dugu: samina, tristezia eta heriotza, bakearen bidez poza, itxaropena eta bizitza bilakatu daitezke.