Etxea Berriak Azoka solidarioa

Azoka solidarioa

Ostegun honetan, martxoaren 31an, 16: 30etatik 17: 30etara, DBHko 4B ikasleek azoka  solidarioa antolatuko dute Ikastetxearen sarreran. 

Klasean, merkataritza zirkularra zertan datza aztertu dute, lehengaien kontsumoa  murrizteak behar ez duguna berrerabiliz duen garrantzia ulertuz. Horri laguntza emateko  gogoa gehituz, proiektu bat jarri dute martxan, non taldeka eta hondakinak berrerabiliz,  ostegunean, helburu solidarioekin salgai jarriko dituzten hainbat produktu eraiki dituzten. 

Imanak, maskarak, landareak,habiak etabar aurkituko dituzue, 1 eta 3 € arteko preziotan. 

Azoka txiki horretan bildutako diru guztia Manos Unidas elkarteari emango zaio,  Angolako Malanje Gaiatoaren etxera. Bertan umezurtzak hartzen dituzte eta oinarrizko  lanbide heziketara bideratutako arlo bat sortzen ari dira. 

Guztion artean mundu hobeago bat egin dezakegu, aldez aurretik eskerrik asko zuen