Etxea Berriak DOMUND 2021

DOMUND 2021

Aste honetan Domund astea ospatuko dugu eskolan. Batzuk jakinaren gainean egongo zarete eta besteak laster zuen seme-alabek Domundeko sobrea
eramango bait dute etxera dirua biltzeko.

Eta Zer da Domund-a?

Domund Misioen Munduko Igandea da, urtero mundu osoan ospatzen den jardunaldi unibertsala, urriko azkenaurreko igandean, misiolariei laguntzeko pobreenen artean egiten duten ebanjelizatze-lanean. Domund-a kristau guztiek ebanjelizazioan duten erantzukizunerako deia da. Egun horretan, Elizak gonbitberezia egiten dio misiolariari maitatu eta laguntzeko, misiolariei lagunduz.

Honetarako diru bilketa bat egiten da. Beraz aste honetan eskolan diru bilketaz gain ekintza ezberdinak egingo ditugukristau guztien inplikazioa gogorarazteko Elizaren misio ebanjelitzaile honetan. Aurtengo lema “Kontazazu ikusi entzun duzuna” da. Eskolako kontzientziazio eta ekintza hauek erlijio, plastika, tutoretza eta gorputz
hezkuntzako klaseetan landuko ditugu.

DBH eta Batxilergoan diru bilketa urtero bezala egingo da: bakoitzak gutunazal bat izango du eta bertan berak bolondreski nahi duen dirua sartu eta eskolan
emango du. LH eta HHn diru bilketa honi buelta txiki bat eman nahi izan diogu, Lasterketa solidario bat antolatuz: ikasleek patrozinatzaileak bilatu beharko ditu eskolan
egingo duen dortsala patrozinatzaileez betetzeko, beraz gutunazalean lagun, bizilagun eta ingurukoen laguntzak jaso eta eskolara ekarriko ditu. Dorsalean laguntzaileen izen edo ezizenak jarriko ditu eta astean zehar ariketa batzuk egingo
dituzte.

Adi sare sozialei bertan agertuko bait dira argazkiak.

Informazio gehiago izan nahi baduzue ez dudarik izan Domund-eko web orrian
sartzeko:

https://domund.es/