Etxea Berriak Ikasturte hasiera 2021-22

Ikasturte hasiera 2021-22

Zuek eta zuen familiek uda ona igaro izana espero dugu. 

Aurten planteatzen zaizkigun erronka berrien aurrean, ilusioz eta gogo biziz  egiten dizuegu ongietorria ikasturte berri honetara,. 

Eskola-egutegian jasota dagoenez, eskolak irailaren 8an hasiko dira maila  guztietan. 

Haurtzaindegi zerbitzua ikasle goiztiarrenentzat irailak 8an hasiko da  7:45etan.  

Jangela zerbitzua egongo da irailaren 8tik aurrera. .  

ORDUTEGIA

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza

- Irailaren 8tik 17ra, 9:00etatik 13:00etara. 

- Irailaren 20tik aurrera ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik  17:00etara izango da. 

Jantoki-zerbitzua egongo da irailaren 8tik aurrera.  

DBHko: 

- Irailaren 8a aurkezpen-eguna izango da; beraz, ordutegia 10:00etatik  12:00etara izango da. 

- Irailaren 9tik 30era, biak barne, ordutegia 8:00etatik 14:30era izango  da. 

- Urriaren 1etik aurrera ordutegia 8:00etatik 12:30era eta 14:30etik  16:30era izango da astelehen, asteazken eta ostegunetan, eta 8:00etatik 14:30era astearte eta ostiraletan. 

Batxiler:  

- Irailaren 8a aurkezpen-eguna izango da; beraz, ordutegia 9:00etatik 11:00etara izango da. 

- Irailaren 9tik aurrera eta ikasturtean zehar: 

  • Batxilergoko 1. maila: astelehenetik ostegunera 8:00etatik  15:10era eta ostiraletan 8:00etatik 14:30era. 
  • Batxilergoko 2. maila: astelehenetik asteazkenera, 8:00etatik 15: 10era, eta ostegun eta ostiraletan, 8:00etatik 14:30era.

 

SARRERA- IRTEERAK 

Haur Hezkuntza  

- 1 eta 2 urte: 8:50etan Harrerako atetik.  

- 3, 4 eta 5 urte 8:55etan San Jose atetik. 

Lehen Hezkuntza 

- 1, 2, 3, eta 4. mailetako ikasleak 8:55etan Santa Isabel atetik.  

- 5 eta 6. mailetako ikasleek Zikloetako atetik.  

DBH 

Sarrerak 

- 1, 2, 3.A eta 4. mailetako ikasleak , 7:55etan Zikloetako atetik..  

- 3. B 7:55etan Batxiler atetik.  

Irteerak 

- 1, 2 eta 3. B mailetako ikasleak Zikloetako atetik...  

- 3. A eta 4. mailetako ikasleak Santa Isabel atetik.  

Batxilergoa 

Sarrera eta irteerak Batxiler atetik