Dakizuenez, asteazken honetan, martxoak 10, La Asunción Erlijiosoen Kongregazioaren eta Donostiako gure ikastetxearen sortzailea den Santa Mª Eugeniaren eguna ospatuko dugu. Pandemiaren errealitateak eragotzi egiten digu egun hau ohiko moduan ospatzea, eta martxoaren 10a gure geletatik edo gure etxeetatik atera gabe ospatzera behartzen gaitu.
Hala ere, atsegin handiz jakinarazten dizuegu Erlijiosen Kongregazioak eta Kontseilu Nagusiak aukera paregabea eskaini digutela: denok batera Parisera bidaiatzea, Ama Etxea deitzen duguna ezagutzera. Han, Kongregazioaren artxiboez arduratzen den Veronique Thiébaut erlijiosoaren eskutik, Maria Eugenia santua dagoen lekua ezagutuko dugu. Bere santutegia Parisen dagoen kaperara bisita gidatua egingo dugu (17 Rue de l 'Assomption, Paris, Frantzia).
Gure ikastetxeetako ikasleentzat pentsatuta dago, beraz, tonua gertukoa izango da eta azalpenak errazak.
Gonbidatuak zaudete Kongregazioko Youtubeko kanalean zuzenean egingo den bisitara. 09: 45ean hasiko da (hala ere, konexioak 09: 30ean hastea gomendatzen dugu).
Azalpenak gaztelaniaz emango dira, zenbait mintzaldi frantsesez izango direlarik, Europa eta Afrikako beste leku batzuetatik batuko diren beste pertsonak ere kontutan hartzeko. Honek guztiak nazioarte mailako esperientzia bizi ahal izateko aukera emango digu. 10: 45etik aurrera ez du iraungo.
Honako hau da esteka: https://youtu.be/WsydBvhZLwI
QR kode bat ere eransten dizuegu. Kode horretatik zuzenean sar zaitezke ekitaldira. Irudiak ere atxikita bidaltzen dizkizuegu.
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.