"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" ARGAZKI-LEHIAKETA14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendua Eusko Jaurlaritzak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" Gazteentzako argazki-lehiaketaren 9. edizioan parte hartzeko epea ireki du. Urriaren 23tik azaroaren 23ra, argazki originalak aurkeztu ahal izango dira, EGEF funtsek eta Europar Batasunak EAEn babestutako jarduerak, inbertsioak edo ekimenak islatzen dituztenak. Garraio-azpiegituretatik garapen sozialeko programetaraino, lehiaketarako interesgarriak izan daitezke Europaren partaidetza duten edo izan duten ekintza guztiak. Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 14 eta 25 urte bitartean izatea, FEDER Euskadi kontuaren bidez argazki bat igotzea instagramen (www.instagram.com/federeuropaeuskadi), eta azalpen iruzkin bat eta #FEDER2020 tag sartzea. Boto gehien jasotzen dituzten argazkiak finalera igaroko dira, eta epaimahai batek bi irabazle aukeratuko ditu, originaltasunaren eta lehiaketaren xedearekiko egokitasunaren arabera. Publikoaren boto gehien lortzen dituen.
Parte hartzeko, hemen klikatu
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.