Etxea Berriak Jardunaldia GastroAstronomikoa 2016

Jardunaldia GastroAstronomikoa 2016

Azaroaren 25ean, ostiralean, 2. Jardunaldi GastroAstronomikoa  ospatu genuen eskolan. Aranzadi, Elena Arzak, Basque Culinary Center eta Agarre tabernakoen laguntza izan genuen.  Irakasle, ikasle eta familiak giro ezin hobean egon ginen.

Jardunaldiaren helburua ikastea izan zen. Horretarako, Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek "Unibertsoaren sorrera" antzeztu zuten, DBHko 1. mailakoek konstelazioei buruz hitz egin ziguten eta L.H.ko 5.mailakoek txundituta utzi gintuzten planetei buruz zekiten guztia azaldu zigutenean. Azkenik, LHko 6. mailakoek, meteorito eta asteroide formako pintxoekin harrituta utzi gintuzten.

Mila esker David de Jorge bidalitako bideoagatik

                                             

Mila esker guztioi arratsalde zoragarri hau gurekin pasatzeagatik!!!