Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?
Euskaraldiaren bitartez hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat burutuko da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. 11 egunez euskaraz! Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eramaten eragingo dugu aldaketa. Donostian 3tik 2k ulertzen du euskara. Lehen hitza euskaraz egingo bagenu hirukoiztu egingo litzateke Donostiako euskararen erabilera, egin dezagun euskaraz! #DonostiaEuskaraldia
Nork har dezake parte?
16 urtetik gorako herritar guztiek hartu dezakezue parte euskeraren erabilera bultzatzeko ariketa honetan. Guk sustatzaile bezala bat egin dugu euskaraldiarekin eta zuei ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Nola egingo da?
Ondoko bi roletako bat har dezakezu 11 egunez
Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman #nikemandutizena
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.