Etxea Berriak LH3 MAILAKO PROIEKTU SOLIDARIOA

LH3 MAILAKO PROIEKTU SOLIDARIOA

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek, Gipuzkoako animalien babeserako elkartearekin batera proiektu solidario bat aurrera atera zuten.

Lehenik eta behin, gaur egungo animalia abandonatuen errealitate gogorra aurkeztu zitzaien. Ikasle askok animaliak zeuzkaten etxean edo ezagutzen zuten animaliekin bizi den norbait. Hortaz, ez zen lan zaila izan konzientzia hartzea eta laguntzeko nahia zabaltzea ikasleen artean.

Bigarren pausoa, Gipuzkoako animalien babeserako elkarteak egiten duen lana ezagutzea izan zen. Beraiekin kontaktuan jarri ginen eta web orrian azaltzen diren laguntzeko modu ezberdinak ezagutu genituen. Denon artean, elkartean animalien zaintza egiteko materialak lortzea laguntzeko modurik egokiena izan zitekeela adostu genuen.

Hortik aurrera, proiektua 3 zatitan banatu genuen: Informazioa bilatu eta zabalketa antolatu. Informazioa gelaz gela zabaldu Ikastetxetik ahozko aurkezpenak eginez eta prestatutako kartelak ipiniz. Eta, azkenik, materialen bilketa eta donazioa egin zen Elkartean bertan.

Diziplinarteko proiektu honek, Natur Zientzietako, Euskera, Lengua eta Plastikako edukiak barne hartzeaz gain, balore solidarioak, talde-lana eta animalienganako errespetua lantzeko aukera eman zigun.