Etxea Berriak LAMPEDUSAKO GURUTZEA GUREAN ETA GUREKIN

LAMPEDUSAKO GURUTZEA GUREAN ETA GUREKIN

Martxoaren 8an,  La Asuncion Ikastetxean, goizeko  8etatik arratsaldeko 6ak arte

 

GURUTZEAREN HISTORIA ETA ESANAHIA

2013ko uztailaren 8an, aitasantutza hasi eta hiru hilabetera Frantzisko Aita Santuak lehen bidaia egin zuen eta baztertuenganako duen maitasunaren adierazgarri den lekua aukeratu: Lampedusako uhartea.

Frantziskok hondoratutako txalupa batekin egindako aldarean ospatu zuen Meza Santua eta gogoan, etorkinen hilerri bihurtzen ari den Mediterraneo itsasoa.  Homilian Genesiaren hitzak erabiliz, ozen hots-egin zion mendebaldeko gizarte osoari: «Non da zure anaia?».

Aita Santuaren hitz haiek ordea ez zuten lortu trajedia gehiago ekiditea eta urriaren 3an beste 360 pertsonek galdu zuten bizitza Lampedusa inguruan, haien txalupa hondoratu zenean.  Aita Santuak berriz ere egin zion munduari garrasi: «Lotsa! Lotsa hitza bakarrik datorkit burura; lotsa borobila da ».

Ingurugiro honetan, Franco Tuccio izeneko artistak Lampedusako Gurutzea egin zuen.  2.8 metro de luze eta 1.5 metro zabal dituen gurutze hau, Lampedusako ugartean hondoratu diren txalupen egurrekin egina dago. 

  Gurutzea Erromara eraman zuten Aita Santuak bedeinkatzeko eta hark gurutzea erromes egitea erabaki zuen; munduan zehar elkartasunaren mezulari izateko

Ordundik hona, bake eta elkartasun mezua hainbat eta hainbat lekutara bidali du. Eta orain gurera dator.