Etxea Berriak NERABEENTZAKO GASTRONOMIKA

NERABEENTZAKO GASTRONOMIKA

Euro-Toquesen lankidetzarekin, Gipuzkoako ikasleei eskainitako ponentzia berezia aurkeztu zuen kongresuan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak. Formatu jostagarri baina, aldi berean, pedagogiko, ikusgarri eta parte-hartzaile batekin, zuzenean erakusten zitzaien posible zela modu dibertigarri eta osasungarrian jatea.

Ramon Roteta eta Inaxio Muguruzak hartuko zuten parte aurtengo eskolaz kanpoko jarduera honetan, Ivan Surinder chef indiarrarekin batera; azken horrek, kultura gastronomiko interesgarri hori pixka bat ezagutzeko gonbita egingo zien haurrei.