Etxea Berriak MARIA EUGENIA eta TERESA EMMANUELen bigarren mendeurrenaren ospakizuna

MARIA EUGENIA eta TERESA EMMANUELen bigarren mendeurrenaren ospakizuna

2017. urtean, La Asuncion aurkitzen den txoko guztietan, Maria Eugenia Milleret eta Teresa Emmanuelen jaiotzaren bigarren mendeaurrena ospatuko dugu. 

Bi emakume hauek, 2016-2017 ikasturtean gure ikastetxeko leloa den “aukeratzearen poztasuna” sentitu eta bizi izan zuten. Benetan libre denak aukeratzen du. Aipaturiko sortzaileak halaxe izan ziren, bi emakume aske;  eta aukeratu ezezik, Elizaren barnean berria zen zerbait ere sortu zuten, ordura arte existitzen ez zena.

Aste honetan zehar,  bi emakume hauek sakonago ezagutzeko aukerarik izango dugu.