Colegio de la Asunción Donostia - San Sebastián - Agenda 21
Agenda 21 hezkuntza programa bat da, ikastetxearen kalitatea eta iraunkortasuna helburu dituena. Hezkuntza komunitatearen parte hartzean dago oinarrituta eta udalerriaren iraunkortasun jasangarriari laguntzen dio.
Ikastetxeak 2009-2010 ikasturtean egin zuen bat proektuarekin, aldaketa klimatikoa ardatz nagusitzat hartuta. Ikasturte bakoitzeko ekainean, programan parte hartzen duten zentru guztiek hurrengo ikasturteko gaia adosten dute.
Ikasturte honetan “AZTARNA EKOLOGIKOA” landuko dugu.
Gizakiak munduko ekosistemetan egiten duen presioa edo kaltea neurtzeko tresna bat da aztarna ekologikoa.
Aztarna ekologikoak lurralde bateko populazioak bere kontsumo beharrak asetzeko, biztanle batek bizitzeko, etxebizitza batek bere funtzionamendurako… naturaren zenbateko azalera behar duen adierazten du.
Ikasturtean zehar eskegiko diren bideoak zein argazkiak begiratzera animatzen zaituztegu. Baita proposatutako ekintzetan parte hartzea ere.
Gogorarazten dizuegu “BIOSERVICE” programan parte hartzen jarraituko dugula. Hainbat ontzi berezietan hutsik dauden inprimagailuetako tinta-kartutxoak eta iadanik erabiltzen ez diren telefono mugikorrak erreziklatzeko aukera ematen dizuegu.
Beste aldetik, DBH 3. eta 4. kurtsoko ikasleek papera eta plastikoa astero jasotzeaz eta birziklatzeko ontzietara eramateaz arduratuko dira.
Ikasturte honetan, “BIOANIZTASUNA” gaia landuko dugu, non azkenengo urteetan jorratutako aspektu ezberdinak zentzu integral batean ikusi ahalko ditugun.
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.