Joan den abenduaren 3an, gure ikastetxeak ilusio handiz ospatu zuen Euskararen Eguna, euskal hizkuntza balioan jartzeko eguna. Aurreko egunetan, ikasleak gogotsu aritu ziren prestatzen, kartelak eta pankartak eginez.
Jardunaldia zuzendariaren pregoiarekin hasi zen; bertan, ikasle guztiak animatu zituen egunerokoan euskara erabiltzen, zaintzen eta disfrutatzen jarraitzera. Ondoren, giro alaia nagusitu zen patioan, eta ikasleek aukera izan zuten hainbat jolasetan parte hartzeko: sokatira, lokotxak, txingak etabar...
Txikienek bisita berezia ere jaso zuten: Argitxo, magia eta ilusioa ematera etorri zena. Bere gertutasun eta simpatiarekin, haurrak euskaraz komunikatzera animatu zituen, hizkuntza modu dibertigarri eta naturalean bizitzeko gonbita eginez.
Eguna jarduerez, pozez eta parte-hartzez beteta egon zen, eta gogorarazi zigun zein garrantzitsua den euskara gelatik kanpo eta barruan sustatzen jarraitzea.
Eskerrik asko guztioi hau posible egiteagatik!!!
Gogora nazazu
De acuerdo con el artículo 13 del Reglamento (UE) nº 2016/679 ("GDPR"), declaro que he leído la Política de privacidad de la "ASUNCIÓN IKASTETXEA" y doy mi consentimiento para el uso de los datos que proporciono.